Aza 8


Joxean izan da beti gure etxean entzuna eta estimatua; nere anaiari, arrebei eta lehengusuei beti entzun diet Joseani buruz asko eta gogoz hitzegiten ( scoutak, eskalada,irteerak...
Nik beranduago ezagutu nuen eta ondo ulertu nuen, bai, zergatik entzuten genuen Joxeanen izena hainbeste etxean. Gure bi haurrak jaio zirenenan maizago topatzen genuen elkar parkeetan, Ramonen txiringitoan (Ondarretako ondartzan) , Pio Barojako rokodromoan... .
Gogoan dut Manu txikiak ondartzan hartu zuen kasketa Manexek utzitako baloia bueltatu behar zigunean eta nola hitz egiten zenion Manuri zure ahots suabe eta lasaiarekin haurra lasaituz eta egoera kontrolatuz.
Gogoan dut udara honetan Manu Atletikon piraguako ikastaroa egiten ari zelarik Olatz desagertu zela, non sartu ote da ? -galdetu zenidala eta lasaitasunez alde batera eta bestera begiratu eta Olatzen pistarik ez, beste guztiak ondartza miatzen hasi ginela eta zu pasealekura igo eta bertatik bai ondo ikusi zenuela zure txikia, egoera berriro ere lasaitasunez kontrolatuz.
Gogoan dut ere Pio Barojako rokodromoan, Manuk eskalatzeko beldurra zuenean, Manexi nola laguntzen eta erakusten zenion eskalatzen zure semeak ikus zezan haurrek ere eskalatzeko gai zirela; Berriro ere topo egin genuenean zure poza eta alaitasuna gogoan ditut Manuk eskalatzeko beldurra galdu zuela eta eskalatzeko ikastaro bat egiteko baiezkoa esan zizula esan zenidanean.
Gogoan dut ondartzan hitzegiten genunean trasmititzen zenidan alaitasun, goxotasun eta gertutasun hura (nahiz eta elkar asko ez ezagutu), anaiarengatik beti galdetzen zenidala eta mezuak bialdu ere: animatu ezazu, etorri behar da, gehiago entrenatuko balu....
Gogoan dut ezkondu behar zinela esan zenidanean eta baimenarekin Txilera bidaia egin behar zenutela...
Gogoan dut Raik deitu zidanean gertatutakoa kontatzeko, negar egin nuen bainan beti isladatu dezun laguntasuna, gertutasuna, esker ona, besteenganako interesa, irriparra eta baikortasuna berreskuratu ditut eta lagungarri izan ditut aurrera egiteko. Horiek beti gogoan izango ditut nire bizitzarako eredu eta lagungarri Joxean.

Antonio Bueno
_____________________________________________________________________________________


Joxi ez dakit noiz ezagutu nuen 1999 an edo horrela ,Dani ni baino hobeto gogoratuko da bere bitartez ezagutu bainuen. Marokora joan nahi zuten, ni ordurako bitan edo egonda nengoen, lurrraldeko bazterrak gomendatu nizkien, Todrako paretak, ibilbide gomendagarriak..
Hurrengo urtean elkarrekin joan ginen morora,oraingo honetan Atlasera eskiatzera eta korredoreren bat ere egin genuen..Bidai hartan ni nintzen gazteena, 22 urte inguru izango nituen, ni eskiatzen ez nintzen oso ona baina besteek asko irakatsi zidaten eskiatzen Ana,Joxi;Dani...ikusten nituen eta flipatu egiten nuen!!
Joxirekin plan asko egiten nituen ,biok opor berdinak,ordutegia, asko konektatzen genuen. Holako batean hi Joxi Perura joango gaituk? Travelarekin merke ateratzen duk!!
Urte hartan hilabete Perun eta beste hilabete Ecuadorren pasa nuen.
Han hasi zen bere lehenengo "Joxikerikin" tifuseko pilulak ez zituen hartu eta Fiebre tifoidea hartu eta aste bete gaixorik egon zen Hospitalen.Vallunaraju, Pisko eta gauza gutxi gehio egin geniteun eguraldi txarra egin baitzuen, Niño alu hori uste dut izan zela errudun, hala ere ez ginen galdu, ederto pasa genuen.
Askotan joaten ginen eskalatzera santara, ibilbide batzuk egin,kontu batzuk esan.....
Azken aldian ere esaten nion, Joxi umeak eman ni ere umeekin nago eta eskalau nahi det, moldatuko gea.....
Baina dudarik gabe azken urteetan gehien elkarrekin egiten genuena mendiko eskia zen, elurra gustoko, deslizatzea, igotzea, parajeak ikustea......Pirineotara,Noruegara eta inguruko menditan ere asko eskiatzen genuen. Mezua edo deia Leitza ondo dago edo ez Saioara joan behar da,Irumugarrieta.....Uzkuitira joan nahi zenuen ,ez ginen joan,kiston pala daka Joxi, joan behar deu!!!! Lagunak ginen baina Altitoy frogak ere oraindik lagun handigoak egin zigun, azken urteetan elkarrekin ateratzen ginen, igotzen antzera ibiltzen ginen jaisten zure atzetik eta kostata jaisten nintzen, baina ederto moldatzen ginen,oso ondo konektatzen genuen karreran ere!! Kostatuko zait zu bezelako bikotea topatzea....
Esker aunitz nire bizitza politagoa egiteagatik, ez ditut zure"joxikeriak" inoiz ahaztuko eta beti eramango zaitut bihotzean.

Gero arte.

Haritz Mendia
____________________________________________________________________________________

 Karrikako etxeko ganbaran bildu ginen. Nanga Parbateko diapoak jarri. Gutxi irtetzen nintzen ni eta zure ibileren kontakizuna entzutea gozamena zen. Akordatzen naiz nola diapo batean izoztutako soka piloa, korapiloan, agertzen ziren elurrak estalirik. Inpaktatu ninduen argazki harrek. Orain berriro heldu zait. Hotz. Lagun askoren sokak horrela gelditu direnaren beldur. Hotz. Ensamblean joango gara bale? Alegre-biribilketan Zailtasunetan, “pasos chungos” oihu egingo dizut, konforme? Tira suabe gora, gehiegi eskatzea ez bada, tira lagun!


Tiraka zu
Eskuzabal beti
Eman ekarri eraman.

Zure boten arrastoen atzetik
Mendi bidetan barrena
Geure gogoa gidatuz.

Orain zurekin egindako
Bide eta gailur oro
Bilakatu zaizkit
Sakratu.

Aldare horietan
Zure oroitzapenek
Tiraka
Eskuzabal
Eman ekarri eraman
Gogoa(k)
Isilean
Oroitzapenen sokan
Otoitz.

Maitasun larriz Joxiri

Rai Bueno
_____________________________________________________________________________________

Urte asko pasa dira baino 1.998.ko udaberria izango zen. Gu goizean goiz Garmo Negro igotzen eta basotik atea eta segituan, hiru edo lau lagun berutz. Kasualidadea, euskaldunak eta begi politt eta dizdiratsuak zituena, nere lagun Aitorren ezauna. Hizketaldi labur eta intenso bat eta gero, handik gorako gure elkarrizketak hortan jun ziren, “…guk ere proatu behar deu. Ze material onekin? Bai, bai…”.
Pentsatuko dezue,ez? Mendi eskiko karrerei buruz hai naiz eta begi dizdiratsuduna Andoni, hizketalditxo motz bat nahikoa izan zan arra barren barrenera sartzeko, bai hoixe…
Handik pare bat urtera, bere laguntza handia jaso eta gero, lasterketa munduan zearo murgildu ginen, bai hoixe, eta ustez ez nion esan nun ezautu nuen aurrenekoz, baino lagun onak egin eta bidai earrak egin ginuzen batera, beti ere karreran bat medio…
Irteera askotan egon ginen bata bestearen ondoan, baita hirukote eginez patrullan ere, bi Josebak eta zu, goatzen? Ez zenuen egun earra pasa, ez hoixe, txakalaldia uste genuena tronbo bat izan bait zen azkenen. Nik bai hartu nuela gero paliza earra, de dio!!!
Ez nago oso seguru, baino urte hartan beste hirukote batean Joxi ez ote zan… Atxon, Patricia eta Joxi, ez? Zermatten jatetxe Italiar ear baten afaldu genun danok batea, bai bai, kostako zaigu berriz ere holako afari ederra egitea, eh? Bueno afari earra egitea igual ez baino konpania… Ordun hasi ta nahiko azkar utzi beharrean izan zineten, lesioak medio. Momentu hartan ez neon ni zuekin baino ez det uste asko apuratuko zenik Joxi, ez hoixe…
Ta Bernard? Frantzira juten ginen gutxitan, beti besarkada bat, dio asko maite zuen Euskal Herria. Aspalditik ezautzen zuen gainera, kirolari amorratua, triatloi munduan ibilita zeon eta asko ezautzen zuen Gipuzku, kostaldea batibat. 

Joseba T
_____________________________________________________________________________________

'Estoy seguro y deseo que después del día que pasemos mañana, nos quede un recuerdo que nos produzca alegría. Esa misma alegría que me produce el recuerdo de sus sonrisas.'

Txema
_____________________________________________________________________________________

 Por ellos y con ellos…

No voy a poder asistir mañana al homenaje de Cristina Enea, pero allá donde voy a estar, en cada paisaje que admire, cada sendero que camine, cada cima que pise, os tendré a todos presentes. Quiero contribuir para que esa llama que seguro que va a prender sea aún más grande, desde la distancia, siempre…


Miren
_____________________________________________________________________________________

 San Ignazio eskaut taldean 1983an ezagutu zintudan Joxi. Zu haur eta ni arduradun, zure koadrila bihurtuko zen beste batzuekin batera; Ramon, Txino, Julen, David, Imanol, Rai, Pablo, Roke, etab… Urte pare bat beranduago zu ere arduradun, mendia eta eskalatzea zenuen gustoko eta elkarrekin aktibitatea egiten hasi ginen; mendian oinez, eskalada klasikoak, neguko korridoreak, mendiko eskia eta arroil jaitsierak. Elkarrekin asko ikasi genuen, lagun eta toki berriak ezagutu eta beti erronka berrietarako prest. Bidean vivak ugari, ihesaldi pranko eta parranda politak tartean, baina etxera bueltatzen ginenean zure amak beti afari goxoa zuen prest guretzako, “Pancia”tik ekarritako “Pota” deitzen zenion eltze marroi bat, txorizoa eta solomoa oliotan zituena.
Bide lagun izan gara, zure eskuzabaltasuna, kemena, poza eta alaitasuna ez ditut sekula ahaztuko.Zurekin bizitako guztia nire bizitza denez, adiorok ez Joxi, geroarte baizik.


Karmel

_________________________________________________________________________________
 
Jakin badakit aurten ez duzula deituko plan zoragarri horietako bat proposatuz...eta zenbat izan dira, zeinen onak!!!
Ezagutu, eski pistatan ezagutu ginen orain 20 urte badirela. Baina laster hasi ginen Xabi, Dani, Jose Luis eta bostok bestelako mendietara elkarrekin joaten. Koadrila jatorra bezain ederra. Lehen urte horietan mendiko eskiaz gain asko joan ginen soka bikote gisa elurrezko korredore zoragarriak egitera, ze beldurrak, zelako pozak eta zelako palizak!!! Oroitzen adibidez Teleran “Maria Luisa-Abraxas” egin genuenean? Goizean goizeko iluntasunean ibiltzen hasi eta gauean gau leher eginda eta zoriontsu furgonetara iritsi. Uste dut, biok lo geratu ginela botak erantsi gabe.
Gerora ehunka mendi eskiekin, etxe ondokoak, geure pirineo maitatuetan, hemendik, handik eta nola ez hain ondo bilatzen eta antolatzen zenituen bidai horietan . Morokora, Alpeetara, Norbegiara,… A ze abilezia zeurea bidaiak antolatzeko, hegaldi merkeenak lortzeko, informazioa biltzeko, jendea mendi zurien inguruan elkartzeko. Horretan ere gure ardatza izan zara eta horrela ezagutu ditugu gaur lagun onak diren…Ana, Antxon, Iku, Josu, Jacin, Mariano, Giller, Iosu…hain da luzea lista…

Jakin badakit aurten ez duzula deituko plan berri horietako bat proposatuz…

Jakizu halere, hainbeste maite dituzun mendi txuri horietara igotzen jarraituko dugula eta espero dut, benetan espero ere, mendi tontor txuri horietan, zurekin une goxo batzuk pasatzeko aukera edukitzea. Inguruko mendi, kolore, soinu eta isiltasunaz elkarrekin gozatuz.

Ordurarte Iñaki…beti arte!


Aitor
_____________________________________________________________________________________


Iñaki, CVCko San Marcial kaleko lokalean ezagutu zintudan, kafe usainetan. Gure zaletasunak eta lagunak medio elkarrekin egin genuen irteera pranko. Orduan, Atotxako fruitu eta barazki azokan egiten zenuen lan. Irteera bakoitzean, zuk ekarritako fruta gozoak dastatzeaz gain, Elik prestatutako mermelada eta gurinezko gailetak ekartzen zenituen gure zorionerako. Zure ezkontza egunean parranda itzela bota genuen eta nire bizitza osoan erre dudan puro bakarra orduan izan zen, 4 ordu luze iraun zituen purotzarra.
Zuri ere adiorik ez, geroarte baizik, zurekin bizitako guztia ahaztezina delako.


Karmel
_____________________________________________________________________________________

 Quedé con Joxian, no madrugamos mucho aquel domingo. Cuando iniciamos el ascenso serían las 8 de la tarde. En 2 minutos alcanzamos Guardetxe y allí nos quedamos. Buen ambiente, Javi Pez y el trío Kempes, se nos metió el ritmo en el cuerpo, acabó el concierto y no podíamos parar de bailar y así bajamos a la city, con el baile del tupé, haciendo el "Bruno" como le gustaba decir a Joxian. Lo estábamos pasando bien y nos daba igual lo que pensaran los demás. Anécdotas como ésta, un montón. Si aparecía Joxian, risa garantizada.
Joxian, que gran txabal ! como Andoni, Iñaki y Bernard.
Cuántas tormentas y ventiscas habrán padecido en sus excursiones, sabiendo afrontarlas, tirando hacia adelante. Sigamos su ejemplo, quedémonos con esas anécdotas alegres que afortunadamente abundan y ¡ ÁNIMO ! que el grato recuerdo de su amistad siempre nos acompañará.


Josean.
_____________________________________________________________________________________

 Au revoir les amis.
Quels bons souvenirs je retiendrais de ce voyage au Chili ou nous avons vécu 3 semaines merveilleuses. Quand le vendredi matin, nous nous sommes dit au revoir à Santiago, pour rentrer à la maison, je n’imaginais pas que ce serais pour la dernière fois.
Toi Andoni l’organisateur, tu nous as conduit au sommet des principaux volcans du Chili, avec les précautions nécessaires, et en prenant soins de faire participer tout le monde. Ta volonté et ta gentillesse a permis de maintenir une bonne ambiance dans le groupe.
Toi Iñaki qui t’est beaucoup impliqué dans la préparation de ce voyage, tu étais toujours soucieux de la bonne préparation du lendemain, et étais toujours prompt à régler les problèmes de chaque jour. Tu as beaucoup souffert des chaussures de ski trop étroites, mais malgré tout tu avais à cœur de réaliser chaque randonnée. Ta participation au groupe était essentielle.
Toi Roxi qui nous a guidé sur les routes Chiliennes. J’ai toujours en souvenir l’excellente cuisine Basque que tu nous as faite, le soir en rentrant malgré la fatigue accumulée de la journée.
Toi Bernard qui avait toujours quelque chose à dire, tu auras bien mobilisé les discutions du soir sur tes chaussures en carbone avec le problème de semelle qu’il aura fallu renforcer chez un ancien cordonnier.
Pour tous le souvenir restera à jamais dans notre cœur


Roger DAVID
_____________________________________________________________________________________

 Michel Bouvier le 8 novembre
Je faisais parti du groupe savoyard qui accompagnait nos quatre amis au Chili ou nous avons passé un superbe séjour.
Après l'ascension du volcan Lanin,en allant voir le poste frontière avec l'Argentine,nous rencontrons 3 religieuses.
Bernard comme à son habitude engage la conversation,leur expliquant qu'il habitait près de Lourdes et qu'il souhaitait les prendre en photo avec lui dans l'idée de leur envoyer cette photo par mail mais n'ayant pas internet,une des sœurs se baissa et ramassa une pierre et demanda à Bernard s'il pouvait la déposer à la grotte de Bernadette Soubirou.
Bernard promis aux trois religieuses de ramener cette pierre à Lourdes.
Si la famille de Bernard la retrouvée dans ces bagages Et si elle le souhaite,il serait peut être bien d'accomplir le vœux de ces religieuses et de Bernard en allant la déposer près de la grotte.
Merci à nos quatre amis qui resteront à jamais dans nos coeurs

_____________________________________________________________________________________


Lagun haundiak dituzue lauek,famili haundiak ere,Joxeanen familikoa naiz ni,hutsune ikaragarria utzi digu,bere lasaitasuna ederki transmititzen zuen,humiltasuna ta maitasuna ere.Dudarik ez izan Manu ta Olatz zuen atta bihotzean eramango duzuela beti. Eta Isabel,zer erran, badakizu beti zure ondoan egonen garela,"naburrikos" berak erraten zuen bezala,nafartarrak buru gogorrak!!! Besarkada haundi bat denoi ta mila esker zuen laguntzagatik!!!

1 comentario:

  1. Yves Cornu Le 9 novembre
    Ne pouvant être présent en cette journée dédier aux souvenir de nos amis et compagnons de voyage au Chili,je tiens à faire part de ma grande tristesse à leurs familles.
    Je garderai toujours gravé en moi ces journées fabuleuses sur ces volcans.
    Avec toi Andoni,tu venais chez moi pour tracer la pierre menta et apprendre à voir comment ont fonctionnaient sur notre course,puis nous avons fait de même en faisant le déplacement à l'Altitoy.
    De la est née une grande amitiée entre nous,tu m'as poussé à me servir d'internet et à dialoguer sur Skype.
    J'ai aussi le souvenir de belles randos,hors compétitions,la Lauziére,Grande Journée Légette et surtout un beau séjour dans le massif de l'Aneto et toujours partant quelque soit le temps.
    Inaki et Joxi,nous avions fait connaissanceil y a deux ans,vous étiez venu à mon chalet pour découvrir le Beaufortain et nous avions fait ensemble deux belles randos.De la est née aussi une belle amitiée qui n'a fait que grandir à l'Altitoy et surtout lors de ce magnifique voyage.
    Quant à toi Bernard,toujours prêt à sortir une blague et mettre la bonne ambiance,tu était venu avec Andoni et nous avions tracer la pierra menta ensemble.
    Vous logiez chez moi et que de bons moments,fou rires et je me souviens d'une soirée bien arrosée avec des amis de la pierra menta.
    Enfin'je tiens encore à remercier Andoni,Inaki et Joxi sans qui ce magnifique voyage au Chili n'aurai pu se contrétiser,ils étaient nos guides linguistiques pour négocier tous les problèmes et intendance.

    ResponderEliminar