Aza 2


"Itxiko dut zerrenda, 500 daude dagoeneko. Itxarote zerrenda irekiko dut eta hala adieraziko dut webean." Horra nere emaila Andoniri 2009ko Alitoy baino lau bat aste lehenago. Gaueko 11ak zirela gogoan dut. Bost minutu beranduago:

RIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIINNNNNNNNNNNGGG,
RIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIIINNNNNNNNNNNGGG
..................

- Kepa?

- Bai, Andoni...

- EZ ITXI, EZ ITXI!!!! Ikusi dut oraindik korredore asko falta direla: Andorrako jendea zein Andaluziako bikote pare bat. Deitu behar diet bihar bertan eta utzi irekita oraingoz.

- Ondo da, zuk nahi duzun bezelaxe, baina martxa honetan jarrita genuen muga izugarri gaindituko dugu...

Andonik nere atea jo zuen hilabete batzuk lehenago Club Altitoy-ren bitartez. Berak 2008. urtean Altitoy sarera eraman zuen, halamoduzko blog baten bitartez. Arazo asko izan zituen behar bezela web orrialdea kudeatzeko eta argi zuen nora joan nahi zuen. Nik baiezkoa eman nion, web orrialde berriaren eskeletoa prestatuko niola eta errez-errez utziko niola berak nahi zuen guztia bertan sartzeko. Edukia gazteleraz, frantsesez eta katalanez jarri nahi zuen. Pirineotako eskiatzaile guztiek Altitoy berea senti zezaten.

Eskeletoa ez ezik, web orrialde osoa, edukia, aldaketa eta mila gauza, izugarrizko ordu piloa eman nuen www.altitoy.com berria osatzeko. Andonik berezkoa zuen kemena kutsakorra baizen oso. Altitoyn zer nolako indarra eta pasioa jartzen zuen ikusita, zaila zen ezezkorik ematea. Nere kasuan, ezinezkoa. Eskiatzaile bat talderik gabe bazegoen, berak bazterrak astindu egiten zituen laguna topatzeko edota 3 eskiatzaileren taldea osatzeko, Feliu eta bion eromenerako.

Azkenean, bazter guztietako korredore denak zerrendan sartu ziren eta 2009. urteko ekitaldian 600 eskiatzaile izan genituen. Aurreko urteko 200ekin alderatua, urte hura izan zen gaur egungo Altitoy sendoaren oinarria.

Andoni pozik zegoen oso Altitoy-k urte hartan izan zuen garapenarekin. Nik, aldiz, fijazio eta eskiak aldatu behar izan nituen halabeharrez berandu baino lehen...

Anónimo
________________________________________________________________________________


Andu, gogoan dut Joxik aurkeztutako eskola programazio baten azala. “Construcciones metálicas” edo izango zuen izenburua eta ongi jositako metalezko eraikuntza baten argazkia zuen. Joxi “ingeniero” zen Andu, eraikuntzetako ingeniari, zubi eraikitzaile… Hori ondarea hori utzi diguna!! Zubi sare eder askoa!! Itsu - itsuan pasatzen naiz haien gainetik, jakin badakidalako zubiaren beste aldean daudenak zabal hartuko nautela.

Rai.
________________________________________________________________________________

Ohar bi:
• Omenaldian hiru koaderno ibiliko ditugu eskuz esku. Bertan pasadizo, gogoeta, oroitzapen, argazki, marrazki, errezeta, kantu … zer dakit nik … nahi dena eta gogoak agintzen diguna adierazi eta jasotzeko aukera izango dugu. Aldez aurretik, etxeko intimitatean zerbait prestatu nahiko bazenute … horratx aukera! .
• Egositako txorizoa, ogia eta zintzurra bustitzeko ardo eta sagardoa klubaren kontura. Hortaz aparte, etxetik patata tortillak denen kontura, alegia, etxetik ekartzea estimatuko genuke. Aldez aurretik esker mila denoi.


Dos avisos:

• El día del homenaje circularán de mano en mano tres cuadernos que pretenden recoger recuerdos, momentos, reflexiones, dibujos, fotos, recetas, canciones…. ¡Qué sé yo! Lo que se nos ocurra. Si previamente lo traemos preparado de casa, pues pegar y listo. O si se prefiere improvisar algo guiados por la emoción del momento. ¡Vosotros/as mismos!
• El chorizo cocido, pan, vino y sidra a cuenta del club. Pero animamos a que se traigan tortillas de patata de casa, de esas que hacemos tan ricas, para compartir en el encuentro. Gracias mil por adelantado.

No hay comentarios:

Publicar un comentario