Urr 30


Gogoan dut nire lehenengo trabesia, Andonirekin izan zen, Saioa mendian. 10 urte izango nituen orduan. materiala berak lortu zidan, botak, eskiak, fokak... igotzen hasi ginen eta gora gindoazen einean lainoa, haizea, hotza eta nekea ugaritu egiten zen, baina Andonik animoak ematen zizkidan momentu oro "animo Ander, ez da ezer gelditzen. Benga 100m" noski, 100m horiek, 3 bider egin behar zen... baina momentu oro animoak ematen. Tontorrera iritsi baino 100 bat metro lehenago, ezinean, eskiak motxilan jarri eta oinez igo behar izan nuen. Tontorrean ginela jeisteko prestatzen, botak jeisteko posizioan jartzeko esan zidan, baina nik ez nekienez nola jartzen zen, bera hasi zen egiten. Orduan, konturatu zen ez zizkidala igoteko posizioan jarri igotzen hasi baino lehen!!
jeisteko dena prestatu ondore, jeitsiera polita egin genuen, ni bere atzetik, bere eskiatzeko modua ikusiz, imitatzen saiatzeko, oso estilo propioa baitzuen. Furgonetara iristean izugarrizki besarkada eman zidan!!
Gogoan dut egun hura atzo izan balitz bezala!!
Beti izango zaitut eredu!! 

Ander Sistiaga
_______________________________________________________________________________

Joan behar nuela eta joan behar nuela… “etorri behar duzu, nahi eta nahi ez!!”, tematu ziren lagunak. Bada, 2012 ko udaran lagunek Alpeetako Barre de Ecrinseko gailurrera eraman ninduten. Bi lagun, bi gizon tantai sokaren bi muturretan, erdian ni. Tontorrean negar egin nuen, negar, galtza motzetan jantzitako mutiko baten antzera, negar bi gizon tantai haien babesean. Orduan ere, beste askotan bezala eraman ninduzun Joxi, eraman lagunen artera. Orain maitasunez ekarri nahi zaitut Joxi, ekarri gure gogora, lagunen artera.

“Quien nombra, llama. Y alguien acude, sin cita previa, sin explicaciones, al lugar donde su nombre, dicho o pensado, lo está llamando. Cuando eso ocurre, uno tiene el derecho de creer que nadie se va del todo mientras no muera la palabra que llamando, llameando, lo trae”.
Eduardo Galeano.
Maitasunez, Rai.

Rai Bueno

No hay comentarios:

Publicar un comentario